POSTER ETA INFOGRAFIAK


Lau puntu zero taldea garen aldetik, blog honetan datozen klaseetan landuko dugun gaiaren berri ematea izango da datozen lerroetan izango dugun helburu nagusia.

Bigarren klase praktikoan eman genion hasiera lan mardulago bati, jada blog-a kudeatuta eta martxan jarrita genuen momentuan. Talde bakoitzak, informazio, komunikazio edo teknologiarekin erlazionatutako gai bat aukeratu behar izan genuen, ikasgaiarekin bat etorri dadin. Hasiera batean, zein gai aukeratu oso argi ez genuenez, irakaslearen laguntza jaso genuen, interesgarriak iruditzen zitzaizkion gaien berri eman zigularik. Irakaslearen gomendioei jarraiki, “multimedia poster eta infografiak” aukeratu genuen, hurrengo klasetik aurrera lanean hasteko.

Gai honen inguruan lanean hasi bezain pronto konturatu gara ikerketa lan handi baten aurrean aurkitzen garela, taldekide batek ere ez baitu multimedia poster ezta infografiarik interneteko programen laguntzaz egin. Hori dela eta, interneteko iturri desberdinetan honako eraikuntzak sortzeko programak arakatzea izango da aurretik daukagun lan nagusia.  Horrela, bada, ekin diogu aplikazio desberdinak ezagutu eta aztertzeari.
Lehenengo klaseari dagokionez, posterrak egiteko interneteko baliabide desberdinak bilatzen eta aztertzen ibili gara. Aurretik mundu honetan ibiliak ez bagara ere, aplikazioen erabilera nahiko erraza suertatu zaigu, ondo azalduta eta era sinple batean erabiltzeko bezala aurkezten baita programa hauetako materiala. Hori dela eta, Lehen Hezkuntzarako egokia izan daitekeela iruditzen zaigu, guk orain arte egin ditugun eskemetatik (kartulina eta margoekin) alde egiteko eta teknologia berrien erabilera sustatzeko egokiak izan daitezkeelako.  Guk, talde bezala egin dugun lehen saiakeran, azpian aurkezten dizuegun poster digitala egitea lortu dugu. Horretarako erabilitako programa “glogster” izan da, erabilera sinplea duena, informazioa, argazkiak zein bideoak txertatzeko aukera emanez. Horretaz gain, oso antzekoa den beste aplikazio bat ezagutzeko parada izan dugu, “eduglogster” izenekoa eta aurrekoaren oso antzekoa. Hauekin jolasean ibili ostean, irakaslearen aholkuari jarraiki, “wordle” programa ezagutu eta honetan saltseatzen aritu gara, jarraian aurkezten dizuegun irudia sortu dugun arte.

“Glogster” programarekin sortutako posterra.





"Wordle" aplikazioarekin sortutako lehen irudia:




Hona hemen "Glogster" programa erabiltzeko bideo tutoriala:

 


Posterrak egiteko beste web-orrialde interesgarri batzuk:


http://www.wordle.net/
 
Gaurko klase honetan, Azaroaren 8an burutu beharko dugun aurkezpenari begira, glogster eta wordle programak lantzen jardun dugu. Aurkezpen egunean egingo dugunaren inguruan hitz egiten aritu ostean, adostasun batera iritsi gara eta adostu dugunaren arabera, honako sekuentzia izango da gutxi gorabehera aurkezpena egiteko jarraituko duguna.

  • Lehenik eta behin, glogster, wordle eta infografien inguruko informazioa gainontzeko ikasleei helarazteko eskuz eginiko poster labur bat erabiliko dugu. Hala ere, honakoa aspergarria izan daitekeela eta beste baliabide batzuk erabili daitezkeela ikusarazteko, gure gaiari hasiera emango diogu.
  • Horretarako, poster digitalak burutzea ahalbidetzen duen "glogster" aplikazioaren erabilerari inguruko tutorial bat burutuko dugu, pausoz pauso bertan erregistratzeko eta poster bat egiteko pausuak zeintzuk izan behar diren azalduz. Honako azalpen hau emateko bideo tutorial baten laguntza izango dugu eta bitartean gainontzeko ikasleak guk esandako pausuak jarraitzen aritu beharko dira.
  • "Glogster" en erabilera azaldu ostean, gainontzeko ikasleak beraien taldeetan jarrita, 10 minutuan edo, nahi duten gaiaren inguruko glog txiki bat sortu beharko dute, geroago, klase guztiari aurkeztu ahal izateko.
  • Kreazio guztiak ikusi eta sortu diren zalantzak argitu ostean, "wordle" aplikazioa erabiltzeari ekingo diogu. Horretarako, asteburuarekin zerikusia duten hitzak altuan esateko eskatuko diegu, guk honako hauek arbelean apuntatzen ditugun bitartean.
  • Horren ostean, wordle aplikazioan, hitz konposizio bat sortuko dugu, aurretik esandako hitzekin, entzule guztiei honen erabileraren berri emanez.
  • Glogsterren tutoriala
    • Lehenik eta behin, aipatu behar dugu, web 2.0.ren herraminta baliagarri bat aurkeztuko dizuegula, glogster izena duena.
    • Glogster, poster digitalak sortzeko web orrialde bat da.
    • Hasteko, baliabide honek ematen dituen aukerak aipatuko dizkizuegu:
      • Testuak idatzi eta marko desberdinekin txertatu.
      • Gure ahotsa txertatu.
      • Audioak sartu.
      • Bideoak txertatu.
      • Irudiak sartu, ikus dezakezuen bezala.
      • Beste orrialde batzuetara bideratuko gaituzten linkak integratu.
    • Erabilera errazeko herraminta da.
    • Bi glogster mota daude.
      • Erabilera arrunteko glogster-a.
      • Hezkuntza glogster-a.
  • Hezkuntza glogster-a
    • 200 ikasle batu ditzakeen kontua sortzeko aukera ematen du behin hemen erregistratuta.
    • Pausuak
      • "Register virtual class"-en klik egin eta erregistratu.
      • Posta elektronikora gure harpidetza baieztatzen duen mezua bidaliko digute.
      • Web orrialdera itzuli eta "Log in" en klik egin.
      • Izena eta pasahitza sartu eta jada barruan egongo gara.
        • Izena: laupuntozero.
        • Pasahitza: xxxxxxxxxx
      • Behin barruan gaudenean, "Create new glog" en klik egin.
      • Ematen dizkigun aukeren artean nahi duguna aukeratu.
      • Goiko aldean agertzen diren herramintekin eratuko dugu gure glog-a.
        • Text.
        • Graphics.
        • Image.
        • Wall.
        • Audio.
        • Video.
        • Data.
      • Hasteko, "Text" aukeratuko dugu.
        • Aurkitu genezakeen plantilen artean bat aukeratu eta "Use it" botoian klik egingo dugu.
        • Horrela, jada, nahi duguna idazten hasi gaitezke.
        • Letraren tamaina aldatzeko, kolore desberdin bat emateko... aukera ematen digu.
        • Amaitzeko, nahi dugun tokira mugitu, biratu...dezakegu.
      • Honekin amaituta, irudiak txertatzea ahalbidetuko digun "image"en klik egingo dugu.
        • Irudiak igotzeko aukera desberdinak egongo dira.
          • Ordenagailutik igo.
          • Interneteko orrialderen batetik igo.
        • "Frames" atalean sartuta, txertatu dugun irudiari marko bat jarri ahal izango diegu.
        • Behin nahi duguna aukeratu dugunean "Use it" botoiari emango diogu.
        • Zerbait aldatzea nahi badugu edo beste irudiren bat igotzea nahi badugu, horretarako aukera emango digu.
      • Orain, bideo eta soinua txertatzen ikasiko dugu.
        • Bideo eta soinuak ordenagailutik igo daitezke zuzenean.
        • Link bat txertatu daiteke interneteko web orrialde batetik.
        • "Players" atalean fondo bat aukeratu dezakegu eta "Use it" botoiari eman.
        • Behin bideoa txertatuta, honakoa editatu dezakegu.
          • Kolorea aldatu.
          • Keizpeak txertatu.
        • Azkenik, bideoa nahi dugun tokira desplazatu eta bertan kokatuko dugu.
        • Interesgarria da, bideoa zuzenean grabatu daitekeela jakitea.
          • "Video" atalean klik egin.
          • "Grab" botoiari eman.
          • Web cametik zuzenean bideoa grabatu.
          • Audioa eta irudiekin prozesu berdina jarraituko da.
    • Era orokor batean aipatuta, hauek dira glogster aplikazioak ematen dizkigun baliabideak.
    • Bestalde, "Wall" botoiean klik eginda, fondo desberdinak aukeratu eta txertatu ahal izango ditugu.
    • "Graphics" botoiarekin, apaingarri gisa erabili daitezkeen irudiak txertatu ditzakegu. 
    • Behin gure glog-arekin amaitu dugunean
      • Goiko aldean "New glog" jartzen duen tokian sortutako glog-aren izenburua idatziko dugu.
      • Gordetzeko, "Save and publish" botoian klik egin eta "classic glog" aukerari emango diogu.
      • Nahi dugun kategoriak eta "tag-ak" txertatuko ditugu.
      • Gure glog-a konpartitzeko eta ikusteko aukera emango digu besteak beste.
      • Azpiko aldean, "Embed to web page" botoiari emanda, gure glog-aren URL-a ikus dezakegu, nahi izanez gero web orrialderen baten txertatu ahal izateko.






No hay comentarios:

Publicar un comentario