POSTPROGRAMA


IKT ikasgaian jarraitutako sekuentzia didaktikoa eta programarekin amaitu ostean, ikasgaiaren postprograma egiteko ordua iritsi da. Horretarako, lehendabizi ikasgaiaren inguruko hainbat aspektu aztertuko ditugu, ondoren, aldaketarako proposamenak kontuan hartuz, programa alternatibo bat aurkeztuz.

Aztertu beharreko aspektuen artean, edukien arloa aurkitu dezakegu. Edukiek dagokionez, talde bakoitzak landutako gaiak (power point eta prezi, bideo edizio, argazki edizioa, eskola 2.0, sare sozialak eta mapa mentalak)  blogen inguruko informazioa eta teknologiekin erlazionatutako kontzeptu desberdinak ezagutu ditugu. Ezagutza hauek barneratzea deigarria iruditu zaigun arren,  faltan bota dugu ikasgai honetan gehiago sakontzeko aukera izatea. Hala nola, interesgarria iruditzen zaigu, etorkizun batean irakasle gisa ikasleekin erabili ahal izateko sarean aurkitu daitezkeen jarduera interaktiboak ezagutzea, matematika teknologia berriekin lantzeko jarduerak edo komunikaziorako interneten aurkitu genezakeen ariketak esaterako. Horretaz gain, denbora izango bagenu, baliabide teknologiko gehiago ezagutzea eskatuko genuke. 

Metodologiari dagokionez, bat gatoz ikasgai honetan erabili den irakasteko moduarekin. Taldeko lanak egitearekin batera, guztion ezagutzak konpartitzeko aukera izan dugu. Horretaz gain, klaseko taldeek burutu dugun aurkezpenekin, teoria jaso dugun bitartean, honakoa praktikara eramateko aukera izan dugu, horrela teoria eta praktika aldi berean uztartuz (azalpenak entzun bitartean ordenagailuan pausuak jarraitu ahal izan dugu). Postprograma bat sortuz gero, beraz, metodologia hau mantentzea egokia iruditzen zaigu.

Ikasgaian burutu ditugun ekintzei erreparatuz gero, dinamikotasun handikoak eta baliagarriak izan dira, tartean irakasleak zenbait joku eta gogoeta proposatu baititu. Gehien gustatu zaigun ekintza, klase amaiera batean lurrean eseri eta irakasleak musika erlaxatua jarrita zegoen bitartean irakurritako pasartearekin erreflexionatu behar genuena izan zen. Ariketa honen bitartez, teknologia arlotik deskonektatu eta beste gauza batzuetan pentsatzeko aukera eman digu, estres guztia kanporatuz. Horretaz gain, egokia iruditu zaigu, Lehen Hezkuntzan burutzeko, klase bakoitzaren amaieran ikasle bakoitzak hitz gako bat esatea, horrela, guztiok buruan duguna adieraziz. Ekintza politak burutu baditugu ere, komenigarria iruditzen zaigu klaseak hain estatikoak (hiru orduz ordenagailu aurrean gaudelako) ez izateko, mugikortasun handiagoa eskatzen duten jarduerak egitea, ikasleen gogoak pizteko.

Erabili diren baliabideei dagokionez, ordenagailuen eta proiektorearen erabileran gehiegi oinarritu dela iruditzen zaigu. Hori dela eta, egokitzat jotzen dugu baliabide desberdinekin uztarketa egitea, arbel digitala, argazki eta bideo kamerak, mikrofonoen erabilera... esaterako. Hala ere, eskertzekoa da klase praktikoa izanik, teoriarik ez ematea, gainontzeko ikasgai batzuetan egiten den bezala. Nagusitu den praktikotasunarekin gehiago ikasi dugula uste dugu. Azkenik, gaur egungo eskoletan IKTen inguruan dagoen errealitatea ezagutzearen falta somatu dugu, guretzat etorkizun batean baliagarria izan daitekeela uste dugulako.

Ebaluaketa sistemari bagagozkio, egokia iruditzen zaigu irakasleak ebaluatzeko erabili duen sistema. Garrantzia eman dio taldean egin dugun lanari, hasieratik bukaeraraino izan dugun prozesuari. Gainera, egokia iruditzen zaigu, egin duguna ebaluatzeko blog-a oinarri izatea, bertan, ikasgai honetan landu dugun guztia agertzen delako, taldearen inplikazio maila eta burututako lana adierazten delarik. Oraindik azken nota zein den ez badakigu ere, ebaluaketa sistema burutzeko irizpideak egokiak direla iruditzen zaizkigu.

Labubilduz, aurretik aipatu dugun bezala ikasgai honetako aspektu askorekin bat bagatoz ere, ekintza dinamikoagoak, jolasak, ikasleekin burutzeko baliagarri izan daitezkeen IKT-ei buruzko jarduerak gehiago lantzea gustatuko litzaiguke. Orokorrean, ikasgaiaren programa egokia dela iruditzen zaigu, gogoko izan baitugu egin dugun gehiena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario